Amparo Sánchez, abeslaria: “Arizonan hasi eta, Mexikotik igarota, Kubaraino joango gara”

Amparo Sánchez, abeslaria: “Arizonan hasi eta, Mexikotik igarota, Kubaraino joango gara”
2012/06/15 00:00
eta kitto!

- Luzaroan “Amparanoiako Amparo” moduan ezagutu zaitugu, baina bihar zerbait berriarekin zatoz eta, gainera, Amparo Sánchez moduan. Nolakoa da “Tucson-Habana” zure lan berria? Amparanoiarekin zerikusirik badu?
Musikari dagokionez oso proposamen ezberdina da, baina oso proposamen interesgarria, izenak aditzera ematen duen moduan mugako eta Karibeko aireak elkarrekin nahasten dituelako. Arizonako basamortuan hasi eta, Mexikotik igarota, Kubako irlaraino doan bidaia musikala da.

- Zergatik horrelako aldaketa zure musika ibilbidean?
Garatzen eta hazten jarraitu nahi nuen, ez nuen nere burua bizitza osoan abesti berberak kantatzen ikusten… Orain emakume helduagoa naizela sentitzen dut eta nire ahotsari eta neure buruari Amparanoiaren jai-giroko estilotik aldentzen den zerbait erakutsi nahi diet, nire jarraitzaileei omenaldi modukoa eginda sasoi hartako abestiren bat edo beste eskaintzen dizkiedan arren.

- Zergatik Kuba?
Kubak nire ibilbide osoan izan duen eraginarengatik. Egrem estudioetan nire Calexico maiteekin batera grabatzea bete zaidan ametsa zen eta, gainera, Omara Portuondoren kolaborazioa izan genuen, beraz, luxu bikoitza!

- Nolakoa izango da asteburuan Eibarren eskainiko diguzun kontzertua?
Tronpeta boskotea, pianoa, kontrabajoa, bateria eta gitarra joango gara. Tucson-Habana albuma izango da ardatz nagusia, baina abesti berri batzuk eta aspaldiko beste batzuk ere joko ditugu. Zain izango gaituzue!