Ander Iriarteren “Karpeta urdinak” dokumentala emango dute gaur 18:30ean Portalean
Gaur proiektatuko duten lana torturari buruzko dokumentala da eta, Memoria Taldeko Josu Ibargutxiren berbetan, “Jon oso torturatua izan zen. 1960tik 2014raino gertatutako torturei buruz Eusko Jaurlaritzak egindako ikerketan oinarritzen da. 4.133 torturatu egon zirela argitu zuen ikerketak eta euren testigantzak agertzen ziren, tartean Etxaberenak”. Eta Ritxi Lizartzak zuzenduriko lanaren ardatza Zamorako kartzela, munduko apaiz-kartzela bakarra izandakoa da. Etxabek zazpi urte egin zituen bertan.
Bestalde, Jon Etxaberi azken agurra emateko ekitaldia Errebalen egitekoa bazen ere, azken orduko aldaketa bat egin behar izan dute eta, horrela, Armeria Eskolan egingo diote omenaldia Etxaberi, azaroaren 18an (zapatuan).
Azaroak 13: “Karpeta Urdinak” (iraupena: 113m.)
Euskal Gobernuak, 2016ean torturaren inguruan garatutako txostenak, oso datu larriak azaleratu zituen orban honi buruz, aitorpenerantz lehen pausoa jarriz. Txostenak ordutik ordea ez du bestelako ibilbiderik izan eta ein handi batean, txosten zientifikoek gizarteratzeko duten zailtasuna jartzen dute zentroan.
Dokumentalak, Euskal Gobernuaren Kultura saila eta Gogora Institutuaren babesa dauka, eta gainera berezko balio kultural eta zinematografikoa dakartza. Besteak beste, “Donostiako Zinemaldia”, Amsterdameko “IDFA Jaialdia”, edota Biarritzeko “FIPADOC”en aukeratu eta lehiatu da, eta 2022ko “Argia Saria” eta “Jon Arretxe Saria” jaso ditu.
Azaroak 16: “Apaiz Kartzela” (iraupena: 85m.)
Zamorako (1968-1976) apaiz-kartzelan preso zeuden lau apaizek kartzela bisitatzera itzultzen dira, non, kasu batzuetan, hamar urte baino gehiagoko zigorretara kondenatuak izan ziren beren mezetan errepresio frankista salatzeagatik. Franco izan zen, hain zuzen ere, Vatikanoarekin sinatutako Konkordatua erabiliz, Kartzela Konkordataria sortu zuenak, erlijiosoentzako munduko bakarra. Dokumentalean, Madril, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko 53 apaizek sufritu zuten bidaia errealaren historia kontatzen da.