AndretxeaSEX, 10 eta 25 urte bitarteko gazteentzat sexu aholkularitza zerbitzua ireki dute Andretxean

Sexologa batek ume, nerabe zein gazteentzako sexu orientazioa emango du. Konfidentzialtasunez eta hurbiltasunez, zalantzak argitzeko gunea izango da.
AndretxeaSEX, 10 eta 25 urte bitarteko gazteentzat sexu aholkularitza zerbitzua ireki dute Andretxean
2025/02/14 10:05
eta kitto!

Sexu aholkularitza zerbitzurako bulegoa zabaldu dute Andretxean, 10 eta 25 urte bitarteko gazteentzat (biak barne). Sexologa baten eskutik emango den zerbitzuak honako hau eskaintzen du: ume, nerabe zein gazteentzako sexu orientazioa, aholkularitza eta akonpainamendu arduratsua; bakarkako arreta edo talde txikietan; eta konfidentzialtasunez eta hurbiltasunez, zalantzak argitzeko gunea (sexualiatea eta harreman osasuntsuak, desiraren orientazioa, identitatea…)

Arreta jaso ahal izateko, hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik, Andretxera WhatsApp-a idatziz (688 85 34 40), edo andretxea@eibar.eus helbidera mezua bidalita.