AndretxeaSEXek sexualitateari buruzko hitzaldi irekia eskainiko du familientzat maiatzaren 7an

AndretxeaSEXek sexualitateari buruzko hitzaldi irekia eskainiko du familientzat maiatzaren 7an
2026/05/04 15:55
Irati Alvarez Malaxetxebarria

AndretxeaSEXek hitzaldi ireki ziklo bat jarri du martxan Andretxean, eta lehen saioa datorren eguenean, maiatzaren 7an, izango da, 18:00etan.

Lehen hitzaldiak “Familiak eta sexualitatea: nola lagundu haur eta nerabeei” izango du izenburua, eta herritar guztiei zuzenduta eskainiko dute, doan eta elebidunez.

Saio honetan, familiei etxeko sexualitateari buruz modu naturalagoan hitz egiteko tresnak eta baliabideak eskainiko zaizkie.  Hainbat gai jorratuko dira saioan: noiz eta nola hasi gai horiek jorratzen, isiltasun edo ukazio egoerei aurre egiteko moduak, pornografiaren eragina eta sare sozialen erabilerak sortzen dituen erronkak landuko dira, besteak beste. Ikuspegi praktiko eta adin ezberdinetara egokitua izango da.

Etorkizunari begira, zikloak jarraipena izango du: ekainaren 9an, martitzenez, 18:00etan, “Sexualitatea eta aniztasun funtzionala” izango da hurrengo hitzaldiaren gaia, Andretxean bertan.

Bestalde, AndretxeaSEXek herritar guztiei zuzendutako sexu aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen duela gogorarazi du. Zerbitzua hilabeteko lehen martitzenean ematen da, 17:00etatik 19:00etara, Andretxean, eta aldez aurretik hitzordua hartu behar da 943 54 39 38 edo 688 85 34 40 telefonoetara deituta.