Ane San Martin (Ipurua taldeko gimnasta): “Gurea ez da nesken kirola bakarrik"
2018/02/20
09:59
eta kitto!
6 urterekin hasi zen gimnasia erritmikoa egiten eta aurtengoa izan daiteke bere azken denboraldia,
“Bartzelonara joango naizelako ikastera”. Ondo jakin izan du kirol modalitate horrek eskatzen zion esfortzua ikasketekin tartekatzen eta Ingeniaritza Elektrikoa ikasi du: “Egun osoko jardunetatik deskonektatzeko ere baliagarria izan zait entrenatzea”. Erritmikoaren zaporeak entrenatzaile izatera ere bideratu dezake Ane agian: “Hiru urte daramatzat prestatzen”. Eta Ipuruako gazteenekin badu itxaropenik: “Urrun helduko direla uste dut”.
- Ipuruako nagusienetakoa izanda, zenbat urte daramatzazu gimnasia erritmikoa praktikatzen?
21 ditut eta aurten 16 beteko dira hasi nintzela. Ikasketak direla-eta, seguruenik azkena izango da, kanpora joateko asmoa dudalako. Azken lau urteetan, gainera, maila indibidualean lehiatu izan dut batez ere, entrenamenduetan ere nire kabuz ibili naizelako. Ikasketak direla-eta ezin izan naiz taldekideekin konprometitu; horregatik, entrenamenduak ihesbide-balbula ere izan dira askotan niretzat.
- Azken denboraldia baduzu, zein asmorekin ekin diozu? Errronkarik bai?
Amateur mailan lehiatzen dut eta neure buruarekin gozatzeko asmoa dut. Gustatuko litzaidake Euskadiko txapelketan zeozer egitea eta banabil prestatzen, bi aparatuekin. Batez ere, behin baino gehiagotan gauzak ez zaizkidalako oso ondo irten Euskadikoan; Gipuzkoakoan hobeto moldatu izan naiz.
- Ez da kirol erraza zuena. Eguneroko, denbora luzeko ahalegina, minutu eta erdiko ariketan ipintzen duzue jokoan...
Bai, ezin daiteke beste kirol batzuekin konparatu. Horrek zure saioari urduri ekitea dakar; hori ezin da saihestu. Asko duzu jokoan, hurrengo txapelketan parte hartzea edo ez... Aldi berean, jakin behar duzu aparatu batek eskutik ihes egiten badizu ere, espresioarekin jokatzen eta ariketa ahal den hobeto amaitzen.
- Baduzu gustoko aparaturik?
Mazak eta uztaia. Txikitatik egin zaizkit errazago, akaso ikusgarriagoak direlako. Pilota ere gustokoa dut, baina botea dela-eta arriskutsuagoa da.
- Noiz geratu zara beteta zure jardunarekin? Zein izan da zure egun onena?
Badira sei urte, Gipuzkoako txapelketetan: xingolarekin irabazi egin nuen, uztaiarekin bigarren eta sailkapen orokorrean ere azpitxapeldun. Taldeka ere ondo ibili ginen, eta denboraldi hartan Euskadiko txapela lortu genuen.
- Zer du gimnasiaren alderik onena? Zer du hain gustoko ez duzuna?
Onena, zalantza barik, sortzen dugun giroa. Gure artean lehiatu behar badugu ere, lagunak gara, hor ez dago etsairik. Txarrena? Luzaketak. Adinarekin, gainera, gero eta gehiago kostatzen zaizu.
- Komunikabideok zelan tratatzen zaituztegu? Baduzue errekonozimendurik?
Orokorrean ez gaituzue kirol moduan hartzen; askok uste dute gurea dantza dela bakarrik. Horrekin lotuta, nesken kirola balitz moduan ulertzen da, eta badira mutilak egiten dutenak.
- Beharrezkoa da makillatuta irtetzea? Zenbat denbora eskatzen dizue horrek?
Ez dago estipulatuta, baina estetikoki egokiagoa da; kontrakoa arraroa egingo zen. Margotu eta mototsa egin, 10 minutu.