Anton Artamendi teologoa hil da
Jose Antonio (Anton) Artamendi Mugerza filosofo eta apaiz eibartarra atzo hil zen, 80 urterekin. Bere aldeko hileta otoitza gaur (astelehena, hilak 24) 19.00etan egingo da San Andres parrokian eta, ondoren, bertako hilerrian hobiratuko dute. Antonek ikasketak Eibarren hasi, Donostian eta Gasteizko seminarioetan jarraitu eta Erroman biribildu zituen, Aristoteles eta Alemaniako filosofoak lantzen. Ondoren Parisera joan zen eta han Merleau Ponti ezagutu eta beraren obra filosofikoaren gainean egin zuen tesia. Behin hona bueltatuta, irakasle moduan hasi zen beharrian Donosian. Gero Madrilgo Complutentsera joan zen eta, han zegoela, Xabier Zubiri filosofoak deituta, bost urte eman zituen. Geroago Donostiako EUTGn eta Deuston jardun zuen, jubilatu arte. Bere liburuen artean dago Hablando con Zubiri - Sobre la identidad nacional, 2005ean argitaratuta, eta hori aprobetxatuz ...eta kitto!-k egindako elkarrizketa kaleratu zuen urte hartako abenduaren 20an.