Apirilaren 1era arte atzeratu dute "Izarraitz, harria eta ura" irteera gidatua
2017/03/22
10:31
eta kitto!
Eguraldia dela eta, apirilaren 1era arte atzeratu dute datorren zapaturako, martxoaren 25erako, Arrate Kultur Elkarteak eta AEK-k Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan antolatutako irteera. Inma Mugerza Perelló geologoak gidatutako ibilbidea izango da eta abiapuntua Aittolako Gurutzearen alboko (GI3210 errepidean) aparkalekua izango da, 10:00etan (09:00etan Untzagan). Ibilbidea, berriz, hau izango da: aparkalekua- Urruzolako txabola- Leizerdiko putzua eta txabola- Izkiturria- Asketako lepoa- Erlo (1.026 m)- Asketako aldapa- Potzuaundiko elurzuloa- Xoxoteko aterpea. Iraupena 2’5 ordukoa izango da (azalpenak barne) eta edozeinek erraz egiteko moduko irteera izango da.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, “geldiune desberdinak egingo ditugu, modu integral batean ingurune karstikoak batzen dituen ezaugarriak hizkuntza xume eta ulergarrian azaltzen joateko. Ulermena errazteko irudiak eta eskemak erabiliko dira. Ikusiko ditugun gauzen artean, kareharrizko mendiaren sorrera, koralez osatutako arrezife zaharrak, karst-a zer den eta nola bilakatzen den, ezaugarri nagusiak (leizeak, dolinak, lapiaza…), lur azpiko urak eta iturriak, Pirinioen sorreraren adierazle den Sesiarteko toles-a, gizakiak ingurunea nola moldatu duen, elurzuloa eta beste hainbat daude”. Informazio gehiago nahi izanez gero: arratekultu@gmail. com / 638 284 912 edo eibar@aek.eus / 943201379.