Argi eta gas hornidurei buruzko azalpenak gaur Portalean
2023/11/23
10:03
eta kitto!
Eibarko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) kontratu eta argi- eta gas-hornidurei buruzko hitzaldia eskainiko du gaur, 18:00etatik aurrera, Portaleko areto nagusian. Doakoa da eta interesa duen edonor joan daiteke. Hitzaldian informazioa emango zaie herritarrei, batez ere argia eta gasa kontratatzeko orduan aukera onenak zeintzuk diren jakin dezaten, “bereziki gasaren kasuan, aurtengo lehen hilabeteetan askok salatu zutelako diru asko ordaintzen ari zirela-eta”. Zehazki, gobernuak araututako tarifaren eta merkatu librean eskaintzen direnen arteko aldeak azalduko dira, eta nola kontratatu, iruzurrik ez egiteko.