Arma bilduma berria ikusgai museoan

Arma bilduma berria ikusgai museoan
2014/10/09 00:00
eta kitto!

Eguazten arratsaldean inauguratu zuten arma erakusketa berria Armagintzaren Museoan. Museoaren sorreraren mendeurrenaren harira antolatutako ekitaldi berezien artean, ate irekien egunak egingo dituzte asteburu osoan: barixakuan, zapatuan eta domekan museoa bisitatzera doazenek ez dute sarrerarik ordainduko. Horrela aste honetan zabaldutako erakusketa berria ikustera ahalik eta jende gehien joatea nahi dute museoko arduradunek. Museoak ohiko ordutegian zabalduko ditu ateak: barixaku eta zapatuan 16.00etatik 20.00etara eta domekan 10.00etatik 13.00era.
Hitzaldia gaur arratsaldean


Horrez gain, gaur (eguena, hilak 9) 19.30etatik aurrera Eibar Universal. Historia de una colección hitzaldia emango du Nerea Alustizak Portaleko areto nagusian. Eta urriaren 23an Jesus Gutierrezek Una industria, una villa. Eibar en 1914 hitzaldia emango du Portalean, 19.30etan hasita. Eta azaroaren 27an museoan bertan Eibar Industrial 2014 erakusketa inauguratuko dutela aurreratu dute.