Arrateko Bertso Afarirako sarrerak salgai daude oraindik
Irailak 7, astelehena, egingo da Tiro Pitxon jatetxean
2026/09/04
08:20
eta kitto!
Arrate bezperak, irailak 7, astelehena, hartuko du Arrateko Bertso Afariaren 33. edizioa. Azken urteotakoari jarraituz Tiro Pitxon jatetxean antolatuko du saioa ...eta kitto! Euskara Elkarteak. Laukote biribila ekarriko du euskara elkarteak Arratera: Maddi Ane Txoperena, Aitor Mendiluze, Saioa Alkaiza eta Andoni Egañak jardungo dute Jon Mikel Mujika gai-jartzailearen esanetara. Sarrerak salgai egongo dira domekara arte, irailak 6, Guridin, Kultun eta Tiro Pitxonen.