Artesanos Juantxo saskibaloi taldeak puntu bakarrarengatik galdu zuen Oiarsolezoren aurka

Eibar Saskibaloiko talde bakarrak irabazi zuen bere partida asteburuan, 2011. urteko mutilen taldeak hain zuzen ere
Artesanos Juantxo saskibaloi taldeak puntu bakarrarengatik galdu zuen Oiarsolezoren aurka
(Argazkia: Eibar Saskibaloia)
2026/11/17 15:30
Ekhi Belar Errasti

Ez da asteburu ona izan Eibar Saskibaloiko taldeentzat. Talde bakarrak lortu du emaitza positiboa, 2011. urteko mutilen kadete mailako taldeak, Atletico SN Urkizari 70-60 irabazita, eta beste guztiek galdu egin dute.

Gipuzkoako 1. Mailan jokatzen duen Artesanos Juantxo taldeak, gainera, porrot mingarria jaso zuen, puntu bakarrarengatik galdu zuelako, 68-69, Oiarsolezoren aurka, Ipurua kiroldegian.

Gauzak horrela, seniorretako gizonezkoen taldeak ezin izan du sailkapenean alde egin eta orain, 5. postuan dagoen arren, berdinduta ditu atzetik Easo Basket eta Oiarsolezo, eta puntu bakarrera Atletico San Sebastian azken sailkatua.

Datorren asteburuan etxean jokatuko du berriz Artesanos Juantxok, Elorri-Aldapa taldearen aurka, larunbatean, azaroak 21, 14:30ean.