Blas Ziarreta SD Eibar-en entrenatzaile ohia hil da

Santurtziko entrenatzailea 174 aldiz eseri zen SD Eibar-en aulkian
Blas Ziarreta SD Eibar-en entrenatzaile ohia hil da
2026/11/17 11:42
Ekhi Belar Errasti

Blas Ziarreta futboleko entrenatzaile ohia atzo hil zen, azaroak 16, 79 urterekin. Santurtzin jaioa, SD Eibar-en entrenatzailea izan zen 1999. urtetik 2003. urtera, eta bere lana berebizikoa izan zen zenbait urtetan taldeak Bigarren Mailari eusteko.

Ziarretaren gidaritzapean, Eibarrek 48 partida irabazi, 65 berdindu eta 53 galdu zituen. Aipatzekoa da, bestalde, 2002-03 denboraldian kargutik bota zutela liga amaitzeko bi partiden faltan (Javier Perez jarri zuten bere tokian eta, bi garaipen lortuta, taldeak mailari eutsi zion), eta harrezkero ez zuen berriz entrenatu. Hori bai, Athletic Club-eko egituran sartu zen eurekin hitzarmena zuten taldeekin harremanak koordinatzeko.