Asier Arregi, injineru agronomua: "Arrateko gurutze inguruak hobetzeko ahalegintxua egittiak merezi dau"

Asier Arregi, injineru agronomua: "Arrateko gurutze inguruak hobetzeko ahalegintxua egittiak merezi dau"
2012/09/07 00:00
eta kitto!

Udalak 2008xan eskatu zetsen herriko zenbait arkitekturi proposamen bat egitteko Arrate edo Santakurutz inguruan miradoriak hobetzeko, tartian Asier Arregiri be. Orduko sasoiak ez ziran gaur egunguak eta,  eraikuntzaren boom-ian geuazenez, bera izan zan proposamenak aurkezten bakarra. “Gauzatze Proiektua 2009ko uztaillian aurkeztu genduan, eta obren adjudikaziñua urtebete geruago egin zan, teorian lursaillan erosketia konpontzeko denboria hartuta. Obrak 2010eko iraillian hasi ziran”. Aste batzuk geruago geldialdixa etorri zan, obran bertan Udalak ondoko lursailla erosi ez zebala jakin zebelako, betelanakin ezin jarraittuta.
2000. urtetik hona geobiologixia lantzen diharduen eibartarrak argi daka lurran energixak betidanik izan dirala kontuan: “Jauregi eta baserri zaharrak, ur-korrontiak eta aldagai geologikuak aintzat hartuta eraiki ziran, eta eliza eta baselizak era berezixan. Ez dago tenplurik ur-korronterik barik; normalian, gaiñera, altare inguruan holako energixa moten gurutze berezixak egoten dira.  Arrateko kurutzian be, lurren energixeri begira triku-harri edo tenplu baten topau leiken egitturia dago”. Ez hori bakarrik, geometrixia be kontuan hartzekua dala diño Arregik: “Geometrixa jakin bat erabilitta, geometria naturala, toki bateko girua hobetzia lortzen da, lurra eta zeruaren arteko oreka billatuz”. Eta XVII. mendera arteko basarrixak kontu horri jarraitzen zetsela diño: “Ondo begiratu ezkero, basarri zahar askotan teillatuko maldia neguko solstizixoko eguerdiko kerizpiak egitten dabena da”.
Latitudian arabera eguzkixaren solstizixoko urteeria eta sarreren anguluak aldatu egitten dira eta hónek anguluok be, laukizuzen baten bilduta, tokixaren arabera proporziño harmoniko desberdiñak sortzen dittue. Lurraren inguruko astruak kontutan hartzen ziran “geometria sakratua” deitzen zan horretan. Berak nahixago dau “geometria naturala” edo “eguzki geometria” terminuak erabiltzia. Trikuharrixen eraikuntzan be holako proportziño eta kalkuluak ikusten dirala diño Eibarko injineruak.
Kurutzian inguruko proiektuari ekiñ aurretik, asko irakorri eban Arregik, “aintzat hartutakuen artian, Juan San Martinek 'Antzinako Eibar'-en esandakuak”. Han jakiñ izan zeban 1652xan kurutzia Arraten eguala eta bertan jasota dagoz be “Arrate bizitzaren sorlekutzat hartzen zala Eibar eta Elgoibar inguruan edo ezkongaixa billatu (kurutziari bueltak emoten eta salbia edo kreduak errezatzen), umiak Arratetik datozena edo gaixo eguazen umiak be hara birjiñapetik pasatzeko kontuak. Kondairak be badiño, amabirjiña edo dana dalako argittasuna harri artian agertu jakola artzaiñ edo baserritarren bati. Hortik Arri-arteko ama, kopla zaharretan jasotzen dan moduan. Harri-arte garrantzitsu bat horrela agertziak megalito edo triku-harri haundi baten irudixa dakargu”.
Kurutziari buruz, gehittu bihar “1941eko haizetiak bota ei zebala eta ordukuak dirala gaur egunian kurutzian inguruan dagozen bost maillak (lehenago hiru eguazen) eta ezpel lorategiko diseiñua. Azken eraberritze hori marraztu edo gauzatu zebanak geometrixia eta lurren energixen jakiturixak zittuan ezpairik barik, eta hau ordena erlijioso batzutan behintzat gorde zan. Zeiñek egin zeban aurkitzen saiatu gara, baiña ez dogu ezebe ziurrik topau, gerra ostian Arraten erdi-preso abaderen batzuk egon ete zirana bakarrik, eta akaso euretakoren batek diseiñatuko ebala. Horri buruzko edozein datu barri ondo-etorrixa izango da”.
“Eguzkixan solstizixuak sortutako kuadrilaterua ezpel lorategi barruko lau ertzek markatzen dabe, ekialdeko bixak eta mendebaldeko bixak. Barruko iparralde eta hegoaldeko ertzek iratargixan mogimenduakin erlazionatzen dira. Bi kuadrilateruen alde luziena geometrixa sakratuan erabilllittakua izan dan modulu baten neurrittan jarritta, gainontzeko ariketa geometrikuak egitten dira, bixen artian sortzen dan karratutik abiatuta. Kurutzeko maillen irregulartasuna be ez da kasualidadezkua. Bere trazaua geometrixaz kalkulauta dago. Antziñako trikuharri, harrespilla eta ondorengo tenpluetan eskema berdina jarraitzen zeben: Europa, Asia, Afrika edo Ameriketan be” diño Arregik.
Betelana parkia haunditzeko
Hasierako proiektuak betelana piñadiko lurretan jarraitzia aurrikusten zeban, baitta proiektatutako arrautza forma ixa dana laua izatia be eta, harrixa barik, egurrezko barandillia arrautza formia egitten, “baina momentuz Bergaretxetarrek (obrako kontratia) egindako lautada onakin konformatzia besterik ez jaku geratzen”.
Arrautza formia aukeratzerako orduan, gehixenbat, tokiko orografixak eta Juan San Martinek  behin eta barriro aittatzen zeban “bizitzaren sorleku” horren sinbologixiak garrantzixa euki dabe. Hari bardiñetik, antziñako kantatan kurutziari bueltak emoteko kontuakin, zozua edo eperra barri-emole izaten zala agertzen da, neskarik ederrena nun daguan esaten edo nobixua zein izango dan.
Bertaraiño doian edonork ikusiko dau gurutze ondoko lautada barrixan kokatu dittuen laberintua eta txingor-gain (rayuela, gazteleraz) jokua. “Joko horretara edo oso antzekuetara ixa kontinente guztixetan jokatu izan da. Umetan be danok jokatu dogu eta gaur egun be ondiokan jokatzen da. Umien jokotzat hartzen bada be, iniziaziño joko bat izan da, maillak igotzen, zazpi mailla zazpi txakra bezela hartuta”.
Laberintuari dagokixonez, “sanaziño laberintua da Arratekua, mendebaldetik sartu, alde batetik bestera ibilli eta ekialdera begira bukatzekua, gero barriro bueltia emon eta, bidiari jarraittuz,  mendebaldetik urtetzen. Gorputzeko atalekin erreflejuak dagoz pasatzen zaran pasilluaren arabera”.
Harrixak be, jakiña, badake bere historixia: “Harri berezixak dagoz kokatuta solstizixo bakotxeko (eguzkixa eta iratargixaren sarrera-urteerak), ekinozixokuak eta baitta iparralde eta hegoaldeko norantzetan be. Antziñako tribuak solstizixuetako eguzki urteera eta sarrerak oso kontutan hartzen zittuen, neguko solstizixoko eguzki urteeriari garrantzi berezixa emonez, hori da-eta bizitzaren sorreriakin gehixen lotzen dana. Arrate eguneko eguzki urteeria be gertu dagozen bi harrikin markauta dago ekinozixotik gertu”. 20 bat harri berezi dagoz bere tokixan eta, sinbologixiari jarraittuta, 52 dira guztira. Erdixan daguan “karratu-amak” eta zirkulu desbardiñak markatzen dabe 45 gradutara daguazen pasillo bakotxaren kokalekua.
Ingurunia hobeto markatzeko eta dotoretzeko ideiak be badakaz: “Harri gitxiago eta  haundixaguekin biharbada polittagua geratuko zan, eta ulergarrixagua be”. Arlo horretan, injineruak kontatzen desku Debegesako teknikarixei proiektua asko gustau jakuela, eta Udalari lagunduz jardun zebela. Eurek proiektua argitzen eban panel bat ipintzeko ideia izan zeben eta, helburu horretarako, Asierrekin elkarlanian pauso batzuk emon zittuen; baiña, itxuraz, bertan behera geratu da. Bide malkartsuaren ondoren iazko azaruan jaso zeben proiektua urtiaren barruan amaitzeko
agindua eta presaka ekin zetsen laberintua eta txingor-jokua egittiari. Azkenian, egualdixaren menpe, aurtengo urtarrilla hasieran gauzatu zeben: “Hotz haundixa tokau jakun eta kare  hidraulikua erabilitta gogortzia asko moteltzen da. Nahiz eta egin genduanian izotzik egon ez, bost egunetara izotza bota zeban eta goiko zentimetro bat inguru haustu, hauts bihurtu jakun”. Hori, arazua zelan konpondu erabagitzeko denboria hartuta, berriki egin dabe koloredun Gurutze inguruak gehixago hobetzeko ahalegintxua egittia merezi dabela uste dau Arregik morterua erabilliz.