Asier Serrano, idazle eta musikua: "Literaturia paperetik aparte doian unibersua da"
- Zelakua izango da 20 urte hórrek laburbiltzeko saiua?
Aurten 20 urte beteko dira Lubaki banda sortu eta guk idatzittakuak argittara emoten hasi giñala eta, horren aitzakixarekin, liburutegiko arduradunak hitzaldixa emoteko eskatu zesten. Bestela be, Euskal Idazleen Elkarteak bideratuta horrelako saiuak emoten jarduten dot, literatura zein musikan egindako proiektueri errepasua emoten, beti be nere esperientziara moldatuta: literaturak eta musikiak neri zer emon desten kontau, sortzeko prozesua zelakua dan esplikau, ointxe idazten nabillenetik zeozer irakorri eta kantaren bat bakarrik gitarriak lagunduta eskinduko dot…
- Zelan hasi ziñan idazten?
Hitzaldixen oiñarrixan galdera hori dago, zelan sortzen jakon bateri idazteko premiñia. Galderak erantzuten juango naiz, baiña zergaittik hasi nintzan idazten airian geratuko dala uste dot, neuk be ez dakitt-eta. Argi dakatena noiz hasi nintzan da: nerabezaruan ulertzen ez dan helduen gizartiari erantzuteko ekin netsan idaztiari, literaturak barruko oihua baretzeko modua emon zestan eta orduan deskrubidu neban berbiaren boteria. Geuria herri txikixa da, hizkuntza gitxitua dakagu, baiña baldintza hórreri esker billakatu naiz idazle, hain zuzen be. Hizkuntzak berak hautatu ninduan eta hor nabil, euskeriaren banderia hartuta, beste edozeiñek hartu leikian moduan.
- Irakorzaletasuna sustatzeko ekimen mordua egitten dira. Irakaslia zaran neurrixan, horrenbeste kostatzen jakue ume eta gaztieri liburuak irakortzia?
Gazte literaturan, pentsatzen dot hamar urtetik gorako edozeiñ ikaslek edozelako liburua irakorri eta ulertzeko gaittasuna dakala. Hain zuzen be, horregaittik eutsi detse denporan literatura klasikoko liburuak. Haur literatura, barriz, gure gizarte konsumistaren adibide bat gehixago litzake eta, gaiñera, hori da gehixen saltzen dana. Guraso eta irakasliak ez dogu irakortzen, baiña gure umiak irakortzia nahi dogu eta horretarako liburuak erosten detsaguz. Guk eskolako ikasliekin landuko dogun programan literaturia paperetik aparte doian unibersua dala erakusten ahaleginduko gara. Literaturia ez da bakarrik irakorri edo idaztia, jarrera bat da, mundua ikusteko modu bat da.