Asteburu borobila Eibar Eskubaloiarentzat, lehen taldeek garaipen bana lortuta

Gizonezkoen taldeak 25-31 irabazi zion Saizar Usurbil K.E.-ri, eta emakumezkoek 21-22 hartu zuten mendean ECA Malkaitz Eskubaloia.
Asteburu borobila Eibar Eskubaloiarentzat, lehen taldeek garaipen bana lortuta
Argazkia: Eibar Eskubaloia
2026/11/17 16:00
Oihane Zabala

Eibar Eskubaloiak asteburu emankorra izan du, lehen taldeek garaipen garrantzitsuak eskuratu baitituzte ligako jardunaldietan. Gizonezkoen taldeak Usurbil gainditu zuen etxetik kanpo (25-31), Lehen Mailako Liga Erregularreko C Multzoko bederatzigarren jardunaldian. Eibartarrek hasieratik kontrolatu zuten norgehiagoka, eta bi puntu eskuratu zituzten, sailkapeneko lehen postuari eusteko.

Emakumezkoen taldeak ere garaipena lortu zuen, Zilarrezko Ohorezko Mailako B Multzoko zazpigarren jardunaldian. Malkaitz Eskubaloia taldearen aurka jokatu zuten Burlatan, eta partida estu baten ondoren 21-22 irabazi zuten.

Harrobiko taldeen emaitza onak

Lehen taldeez gain, Eibar Eskubaloiaren beste talde batzuek ere emaitza aipagarriak lortu zituzten asteburuan. Gizonezkoen senior mailan, Eibar Eskubaloi C taldeak 36-29 irabazi zion Urola taldeari; emakumezkoen senior mailan, berriz, Eibar Eskubaloi B-k 22-22 berdindu zuen Urola Altube Berriren aurka.

Jubenil mailan, gizonezkoek 25-22 irabazi zioten Usurbili, eta emakumezkoek 23-18 hartu zuten mendean Aloña Mendi.

Kadete mailan ere garaipenak izan ziren: Euskal Ligako mutilek 46-38 irabazi zuten Usurbilen aurka. Lurralde mailako gizonezkoen taldeek, ordea, porrot bana jaso zuten, Eibar Eskubaloi B-k 23-38 galdu baitzuen Ereintzaren aurka, eta Eibar Eskubaloi C-k 34-37 Hernaniren aurka. Emakumezkoen taldeek ere ezin izan zuten garaipenik lortu: Eibar Eskubaloia A 24-26 Aloña Mendi eta Saieko 36-17 Eibar Eskubaloia B.

Infantil mailan, mutilen A taldeak asteburuko emaitzarik nabarmenetako bat lortu zuen, Usurbil 10-40 mendean hartuta. Mutilen B taldeak 23-24 galdu zuen Hernaniren aurka, eta C taldeak 20-20 berdindu zuen Pulporen aurka. Nesken A taldeak, bere aldetik, 22-12 irabazi zion Bonsay ZKE-ri eta Nesken B taldeak 19-11 Txingudiri.