Asteburuan egingo dira, 25. aldiz, Jardunaldi Mikologikoak

Elgoibarko baso batera irteera egingo da Aranzadi zientzia elkartekoekin
Asteburuan egingo dira, 25. aldiz, Jardunaldi Mikologikoak
2025/10/02 11:57
eta kitto!

Eibarko Klub Deportiboak Jardunaldiko Mikologikoen 25. edizioa antolatu du astebururako. Zapatuan, urriak 4, herriko ikasleek Elgoibarko baso batera mendi-irteera didaktikoa egingo dute. “Aranzadi Zientzia Elkarteko aditu bi egongo dira onddoen munduari buruzko oinarrizko ezagutzak emateko, onddoak modu iraunkorrean nola jaso jakiteko, onddoak bereizteko...”, kontatu digute antolakuntza- tik. Gainera, Deporentzako irteera ofiziala izango da eta, horrenbestez, Arrateko Finalista Egunean banatzen den dominarako kon- tatuko du. 

Ondoren, bildutako aleak Errebal Plazan sailkatuko dituzte eta, gainera, 11:00etatik aurrera, onddoen zaletuek euren perretxikoak Errebaleko A eta B aretoetan laga ditzakete hurrengo eguneko erakusketarako. 

Domekan, urriak 5, 10:30etik 14:00etara, Errebalen, haurrek eta zaleek bildutako perretxikoak erakutsiko dira, eta, aldi berean, txanpien pintxoak dastatuko dira, bakoitzak gustukoen duen edariarekin.