Asteburuko azoka izango da Nagusien XXIII. Hamabostaldiko berritasun nagusia
2016/04/15
11:25
eta kitto!
Aurten 'Eibar pertsona nagusien lagunkoia' goiburuari jarraituko dion Pertsona Nagusien XXIII. Hamabostaldia gaur abiatuko da. Biztu Jubilatu eta Pentsiodunen Koordinakundeak, herriko jubilatuen-etxeek eta udalak elkarlanean antolatu duten egitaraua apirilaren 29ra arte garatuko diren jarduerek osatzen dute.
Gaur eguerdian, Portalean izango da Hamabostaldiaren inaugurazio ekitaldi ofiziala, Miguel de los Toyos alkatearekin, Ainara Tomasena Matia Institutoko teknikariarekin, Idoia Sarasketa Gizartekintza zinegotziarekin eta Jose Ramon Gomez Biztu Jubilatu eta Pentsionisten Koordinakundearen Presidentearekin. Aurtengo Hamabostaldiak izango duen berritasun nagusia asteburuan Untzagan egingo den Pertsona Nagusiendako Produktu eta Zerbitzuen Azoka izango da. Udalaren Garapen ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza sailak antolatu du azoka, "pertsona nagusiei zuzendutako produktuak eta zerbitzuak dituzten Eibarko denda eta negozioek euren eskaintzaren berri eman dezaten". Horretarako, karpa bat jarriko da Untzagan eta zapatuan egun osoan (10:30etik 20:00etara) eta domekan goizez (10:30etik 14:30era) zabalduko dute. Aurkezpenean azaldu zutenez, asteburu honetan egingo dena udalak antolatutako gremioen bosgarren azoka izango da: "Helburua Eibarko merkataritzaren sektore ezberdinak kalera ateratzea da, jendearentzat ikusgarri egin eta, horrela, produktu eta zerbitzu horien salmentari laguntzeko".
Hamabi enpresak eman dute izena azokan parte hartzeko: Eroski Bidaiak (bidaiaagentzia), Masajes Isasi (jarreraren berreziketa), Beittu (zentru optiko eta auditiboa), Plancha Larruga (lisatze-zentroa), Akorde (aholkularitza, coaching-a), Elortza Botika (farmazia), Halcon (bidaia-agentzia), Zentral Optika (optika eta audioprotesiak), Itxesi Belardenda (dietetika eta elikadura), Buruz Burmuin-Gimnasioa (Errehabilitazio kognitiboa), Vitaldent (odontologia zerbitzuak), Athlete (fisioterapia) eta Gaes (zentru auditiboa). Azokaren harira, bestalde, domekan 12:00etan "Coaching eta ilusioa" tailerra eskainiko du Akordeko Idurre Albizuk udaletxean. Eta bihar eguerdian, 12:30ean, Kalean Kantuz abesbatzak emanaldia eskainiko du azoka girotzeko.
120 lagun Legarreko frontoian
Hamabostaldiaren harira antolatutako egitarauari errepasoa eman zioten ekitaldian eta, esan zutenez, apirilaren 19rako Donostiara, San Telmo Museora bisitan joateko txangoak arrakasta handia izan du: "Hiru autobus bete ditugu eta jende gehiago hartzeko aukera izanez gero laugarrena ere beteko genuke ia seguru, baina ezinezkoa da, nahikoa larri ibili dira-eta izenemandako guztiekin bisitak antolatzeko".
Apirilaren 21ean (eguenean) Juan Luis Mugerzaren oroimenezko ibilaldia egingo da. Untzagatik 11:00etan abiatuko dira, Amañatik eta Ipuruatik "suabe-suabe" ibiltzeko eta, amaitzeko, piskolabisa egingo dute Ipuruako jubilatu-etxean.
Idoia Sarasketa zinegotzi eta medikuak, bestalde, jubilatuek eskatuta “Botikak ondo hartzea: noiz eta nola?” izenburuko hitzaldia eskainiko du, saio bitan (hilaren 25ean, 19:00etan, Untzagako jubilatu etxean eta apirilaren 28an, 19:00etan, Beheko Tokian).
Horrez gain, apirilaren 26an toka eta igel-toka txapelketetako finalak jokatuko dituzte Ipuruako jubilatu etxean (11:00etan) eta arratsaldeko 17:00etan, berriz, mahai-jokoen txapelketa. Egun berberean txokolate-jana eta kantuak izango dira San Andres Egoitzan, 16:00etan. Eta egitaraua agurtzeko, urteroko moduan herri bazkaria (paella) eta dantzaldia egingo dira Legarreko frontoian, apirilaren 29an. Egun horretarako 120 lagunentzat tokia egoten da eta urtero aulki guztiak betetzen dituzte.