Astelehenetik eguaztenera bitartean aisialdirako jarduerak hartuko ditu Untzagak LPF-ren eskutik
                
                    2015/12/27
                    11:04
                  
                    eta kitto!
                  
                Foball Liga Profesionalaren (LPF) eskutik ailegatuko da bihar Eibarrera ‘#LaLigaNonStop’ izenekoa, umeentzat eta familientzat aisialdirako jarduerak eskainiko dituen gunea. Untzagan 'fan zone' delakoa ipiniko dute abenduaren 28an (13:00etik 19:00etara), 29an (11:00etatik 19:00etara) eta 30ean (11:00etatik 18:00etara) eta bertan hainbat joko eta lehiaketatan parte hartzeko aukera izango da.
LFP delakoak Gabonetarako antolatu duen ekimena Eibarren ez ezik beste bederatzi hiritan garatuko du, hain zuzen ere Liga BBVA-ko 17. jardunaldiko norgehiagokak hartuko dituzten tokietan, UNICEF-ekin elkarlanean.