Atletismo Eskolari hasiera eman diote

Benjamin, alebin eta infantil mailakoek hartu dezakete parte bertan
Atletismo Eskolari hasiera eman diote
2025/09/11 09:30
eta kitto!

Eibarko Klub Deportiboaren Atletismo Eskolak martitzenean zabaldu zituen ateak eta iraila libre lagako dute nahi duenak kirola proba dezan. Entrenamenduak Unben egiten dituzte (normalean 17:05etik 18:45era) Kepa Markezen ardurapean eta Enara Magunazelaia, Ugaitz Gartzia, Nora Martinez, Markel Gutierrez eta klubeko beste hainbat atleten eta entrenatzaileren laguntzarekin.

Atletak, urtero bezala, denboraldian zehar Gipuzkoan jokatzen diren krosetara joango dira, eta baita Anoetako belodromoan eta Unben egiten diren probetara ere. Eta, jakina, baita Gipuzkoako Txapelketara ere.

Entrenamenduak 2026ko ekainaren hasieran/erdialdean amaituko dira. Denboraldiko azken astean, amaiera festa txiki bat antolatuko da merendolarekin.

 

Izena emateko

Izena eman ahal izateko beharrezkoa da Eibarko Kirola Patronatuko bazkide izatea eta baita Deporrekoa ere. Baldintza horiek beteta, formulario hau bete beharko da, besterik ez.

Informazio gehiago behar izanez gero, atletismoa@deporeibar.com helbidera idatzi daiteke.