Aurretiazko borondateei buruzko informazioa ematen egongo dira gaur arratsaldean Untzagako gizarte zentroan

'Agurtzen' proiektuko arduradunak Arrate aretoan egongo dira, 18:00etatik 20:00etara.
Aurretiazko borondateei buruzko informazioa ematen egongo dira gaur arratsaldean Untzagako gizarte zentroan
2024/07/03 11:27
eta kitto!

Aurretiazko borondateen edo bizi testamentuaren inguruko informazioa ematen egongo dira gaur arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara, Untzaga Gizarte Etxeko Arrate aretoan. Ikasten elkarteak antolatzen duen Esperientzia Eskolako 19. promozioko ikasleek abiatu duten Agurtzen proiektuaren baitan, aurretiazko borondateen inguruko informazioa emango diete herritarrei, hilabete bakoitzeko 1. eta 3. eguaztenetan, aipatutako toki eta ordutegian (abuztuan izan ezik). Informazioa ematearekin batera, zalantzak argituko dituzte, eta beharrezkoa den dokumentazioa betetzeko laguntza eskainiko dute. Hurrengo saioa (ikasturteko azkena) uztailaren 17an izango da.