Eibar Saskibaloiak hiru garaipen eta zazpi porrot izan ditu asteburuko jardunaldian
Eibar Saskibaloiak hamar partida jokatu ditu asteburuan, eta hiru garaipen eta zazpi porrot pilatu ditu talde desberdinetan.
Garaipenen artean, Kadete Emakumezkoen taldeak 43-37 irabazi dio Ostadar Beltzari. Senior Gizonezkoen 3. Mailako Eibar Saskibaloia U22 taldeak ere garaipena lortu du, C.D. Erroibide Irunen aurka 62-51 irabazita. Kadete Mutilen 2011 taldeak 64-38 menderatu du Broker Directo Hondarribia.
Gainerako taldeek ezin izan dute garaipena lortu. Senior Gizonezkoen 1. mailako Artesanos Juantxok 52-60 galdu zuen. Senior Emakumezkoen 2. Mailako taldeak 38-55; Junior Mutilen taldeak 92-26, eta Junior Neskek 60-32.
Harrobiko beste emaitzetan, Infantil Mutilen talde handiak 51-42 galdu du, Infantil Neska Txikiek 42-27, eta Kadete Mutilen 2012 taldeak 93-20.

