Azaroaren 29an hasiko da klown tailerra Ipuruako merkatu plazan
Hilabete bakoitzeko azken zapatuan eskainiko dute 10:00etatik 13:00etara
2025/11/11
16:12
Ekhi Belar
Helduentzako klown tailerra ematen hasiko dira azaroaren 29an, Ipuruako Merkatu Plazan. Hastapen-mailako tailerra izango da eta hilabete bakoitzeko azken zapatuan eskainiko dute, 10:00etatik 13:00etara.
Tailerrean izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, 649 59 27 97 (Txeli) telefonora deitu daiteke.