AZKEN ORDUKOA | Andra bat hil da, autobus batek harrapatuta

Istripua Ego-Gain kalean gertatu da, 19:30ak aldera.
AZKEN ORDUKOA | Andra bat hil da, autobus batek harrapatuta
2025/02/01 22:41
eta kitto!

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, adineko emakume bat hil da gaur arratsaldean, Bizkaibuseko hiriarteko autobus batek harrapatuta. Emakumea bertan hil da. Udaltzainek istripua gertatu den tokia hesiz inguratu dute, eta Ertzaintza eta suhiltzaileak ere bertaratu dira. Gorpua 21:30 aldera jaso dute, eta Donostiako Auzitegiko Medikuntzako Institutura eraman dute.