"Azken tratamenduak barizeentzat" hitzaldia emango du bihar Javier Sanchez zirujano baskularrak Portalean
Aldi berean, espezialistak dioenez, eragin txikiagoko patologiak dituztenak “gutxiago etortzen dira, arteria-arazoak dituztenak esaterako: aldizkako etsipena edo eskaparate-gaitza dutenak; gaixotasun hori dutenek gelditu egin behar izaten dute distantzia jakin bat egin ondoren, eta eskaparateak begiratzen doazela ematen du, baina horrelakoak forma larriagoetan ere aurkez daitezke”.
“Guztiak `odol-zirkulazioaren arazoen´ barruan koka badaitezke ere -azaldu du Sanchezek-, tratamendua, prebentzioa, eguneroko zainketak eta gaixotu daitezkeen pertsona motak guztiz desberdinak izan daitezke. Adibidez, galtzerdi elastikoak ezinhobeak dira zain-arazoentzat, baina arteria-arazoak daudenean ez dira erabili behar”.
Tratamendu forma berriak
“Kirurgia baskularra asko aldatu da azken urteotan, tratamendu era berri bat sortu arte: endobaskularra. Ez da hain agresiboa, azal gainetik egiten da, eta sendatze azkarragoa izaten du. Irrati-maiztasuna modukoa zain-arazoetan erabil daiteke eta, baita arteria-arazoetan ere, stents-ak jarriz”, dio zirujau baskularrak, honakoa gehituz: “Tratamenduan aurrerapen horiek eman badira ere, aditu baten balorazioa ezinbestekoa da paziente bakoitzari tratamendurik egokiena jarri ahal izateko”.
Javier Sanchezen hitzetan, “barizeentzako tratamenduak dira gehien eskatzen dizkigutenak. Esklerosia aparrarekin barikula eta barize txikienentzako. Zain safenei eragiten dien barize konplexuagoetarako irrati-maiztasuna da egokia, ez da hain tratamendu agresiboa, ez dago ospitalean ingresatu beharrik eta errekuperazioa azkarragoa da. Eta 2015az geroztik `Venaseal´ itsasgarri biologikoa dago eskuragarri: barizeei aurre egiteko tratamendu leunagoa da eta ez du ia ebakuntza-ondorengo molestiarik eragiten”.
“Emaitzak bikainak dira edozein teknika erabilita ere: bai kirurgia klasikoa -ez da baztertu behar-, eta baita berrienak ere; teknika horiekin gure pazienteei hobetzen laguntzen diegu; hala ere, kasu askotan, guztiz sendatzea zaila izaten da, arazo kronikoak direlako. Eguneroko zainketa pertsonala oso garrantzitsua da”, azaldu digu zirujau baskularrak.