Bederatzi tailer emango dira 'Berrerabili eta Berrasmatu' udaberriko eskaintzaren baitan
Udaleko Ingurumen Sailak ‘Berrerabili eta Berrasmatu’ izeneko tailerren beste edizio bat antolatu du. Tailerrak herriko dendekin lankidetzan (Eskusutxo, El Taller de Manualidades, Baratze, Adarabar eta Kids&Party), eta beste entitate batzuen laguntzarekin antolatu dira (Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua, Klub Deportiboa eta Koly Asociación Solidaria). Jarduerak toki horietan egingo dira. Programa honek erabilitako objektuak berrerabiltzea, birziklatzea eta konpontzea sustatzea du helburu. Udaberriko edizioan bederatzi tailer eskainiko dituzte, apiriletik ekainera, eta beste horrenbeste emango dituzte udazkenean. Edizio honetarako tailerrak hauek dira:
- Etxeko oinarrizko konponketak: elektrizitatea eta elektronika
- Tetrabrikekin jolasten: poltsak eta diru-zorroak
- Biziberritu zure altzari eta dekorazio objektuak
- Ikasi zure ordenagailuko hardwarea eguneratzen eta konponketa txikiak egiten
- Ikasi zure bizikleta konpontzen
- Berrerabili zure ontziak eta berrasmatu
- Zure garbiketa-produktuak berrasmatu eta dekoratu: lore-lanak
- Quilling koadro original bat sortu
- Aprobetxamenduko sukaldaritza: udaberriko errezetak
Aurrematrikulazioa atzo hasi zen, eta martxoaren 27ra arte eman ahal izango da izena. Aurreinskripzioa Pegoran egin beharko da edo, bestela, Internet bidez, Udaleko webgunean eskuragarri dagoen formularioa beteta. Tailerrak adinez nagusientzat direnentzat dira, eta pertsona bakoitzak gehienez hiru tailerretan eman ahalko du izena. Edozein modutan ere, tailerren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunek ingurumena@eibar.eus helbide elektronikora idatzi dezakete edo, bestela, 943708408 telefonora deitu. Nahi izanez gero, tailerren katalogo osoa udal webgunetik deskargatu daiteke (“Ikastaroak, lehiaketak eta tailerrak” izeneko atalean).