Belaunaldien arteko moda desfilea egingo dute gaur arratsaldean Untzagan

Gizarte zentroaren 2. solairuan izango da, 18:00etan.
Belaunaldien arteko moda desfilea egingo dute gaur arratsaldean Untzagan
2026/11/13 10:50
Silbia Hernandez Arrazola

Belaunaldien arteko moda desfilea egingo dute gaur Untzaga gizarte zentroan (2. solairuan), 18:00etan. Beittu, Kopiña, Glow Up, Helmet House eta Roca dendetako arropak eta osagarriak erakutsiko dituzte modelo gazteek, “eta ez horren gazteek”. 

Antolatzaileek esan digutenez, “Untzagatik maitasun eta lan handia ipintzen dugu desfile honetan, Eibarko modaren aitzindaria, eta dagoeneko 20 edizio ditu atzean. Zahartze aktiboa eta nahi ez dugun bakardadearen aurkako borroka sustatzeko jarduera eta ekitaldi ugari antolatzen ditugu zentro honetan, baina baita Eibarko gure hiri maitean adineko pertsonek parte hartzeko eta protagonismoa izateko ere”.