Beñat Laskurain: “Gure arbasoekin konpromisoa daukagu”
2017/05/26
07:20
eta kitto!
Beñat Laskurain Martinez eibartar gaztea aurtengo Ipurterre Gutun eta Ipuin Lehiaketako irabazlea izan da DBH 3-4 kategorian. 15 urte beteko ditu ekainean eta Ipurterre lehiaketa irabazten duen hirugarren aldia da. Lehen Hezkuntza San Andres ikastetxean egin zuen, eta orain J.A. Mogel Ikastetxean dihardu DBHko 3. mailan. Euskaltzalea eta musikazalea, saltsa guztietan sartzen den horietakoa da. Pianoa ikasten dihardu, Eibarko Koru Gazteko kidea da, igeriketa egiten du eta Debako erraldoi eta buruhandien taldekoa ere bada.
- Hiru aldiz irabazi duzu Ipurterre lehiaketa. Nondik datorkizu zaletasuna?
Idaztea gustatzen zait eta erreztasuna daukat. Euskaraz irakurtzeko ohitura betidanik izan dut. Ama, gainera, euskara teknikaria denez, beti ibili da niri zuzentzen eta laguntzen.
- Zer kontatzen duzu Ipurterre lehiaketan aurkeztutako gutun horretan?
Deban bizi den pertsonaia fiktizio bat asmatu dut, Joseba. Gutunean esaten diot Eibarren Deban baino askoz ere gutxiago hitz egiten dela euskaraz, baina horrek ez duela esan nahi Deban ere euskara galtzeko arriskurik ez daukatenik. Guk egunero erabaki ahal dugu euskara erabili ala ez. Bi aukera edo bi bide dauzkagu, gure esku dago.
- “Norberak ez badu maite duena zaintzen, nolatan zainduko dute besteek?” diozu zure idazlanean...
Bai, eta euskararekiko errespetuaz eta konpromisoaz ere egiten dut berba. Gure arbasoekiko konpromiso bat daukagu, gu ez gara inor ere ez orain etortzeko eta esateko: guk erdaraz”.
- Pianoa jotzen duzu eta Koru Gazteko kidea ere bazara. Zelan joan da ikasturtea?
5 urte daramatzat pianoa jotzen eta koruan. Oso gustora nabil. Koru Gaztearekin aurten Forjarien Kanta musikala egin dugu. Azaroan bi saio segidan eskaini genituen Coliseoan. Orain, berriro, musikala entsaiatzen dihardugu, irailean berriz ere taula gainean jarriko dugu-eta. Musikalarena oso esperientzia gogorra baina, aldi berean, ona izan da. Domeketan ere entsaiatzera joaten ginen, 4 ordu segidan. Baina merezi izan zuen. Abesteaz gain, koreografiak oso ondo ikasi behar dira, baita bakoitzak esan behar duena ere. Oso konpletoa da. Asko disfrutatzen dugu, bestela ez ginen hor egongo!!!
- Zer gertatzen da Eibarren euskara eta gazteekin?
Debara joaten naizenean konturatzen naiz zelako aldea dagoen bi herrien artean, han gazte guztiek egiten dute euskaraz. Eibarren euskara eskolako gauza dela uste dute askok, eta gero kalean dena erdaraz egiten dute. Pena da baina kalean oso gutxi egiten da.