Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldekoek Eibarren egindako saio ibiltariarekin bideo ikusgarria eta argazki-bilduma osatu dute

Arratsaldean saio ibiltaria egin zuten erdiguneko kaleetatik eta gauean Untzagako karpan egin zen kantu afaria girotu zuten
Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldekoek Eibarren egindako saio ibiltariarekin bideo ikusgarria eta argazki-bilduma osatu dute
2024/05/28 10:09
eta kitto!

Urretxu-Zumarragako eta Urrestillako kideez osatua dagoen Bentazaharreko Mutiko Alaiak euskarazko kanten taldea Eibarren izan zen zapatuan, Euskal Jaiaren harira antolatutako egitarauaren barruan. Arratsaldean saio ibiltaria egin zuten erdiguneko kaleetatik eta gauean Untzagako karpan egin zen kantu afaria girotu zuten. Bideo honetan laburbildu dute Eibarko ekitaldia. Gainera, eguneko argazkiak HEMEN ikus daitezke