Berbetan Jaialdiarekin abiatuko dira mintzapraktikako programak
Untzagan egingo da irailaren 23an
2025/09/19
08:53
eta kitto!
Datorren martitzenean, irailak 23, urteroko Berbetan jaialdia hartuko du Untzagak harmailen aldean. 18:00etan hasita, ordubetez, musikaz eta giro onez beteko du plaza Disko Arima musika festak, eta tarte horretan, …eta kitto!-ren hiru programen inguruko informazioa ematen arituko dira elkarteko arduradunak. Egun horretatik aurrera, beraz, ofizialki hasiko dira martxan Berbetan egitasmoko programak: Berbetan mintzapraktikakoa batetik, astero eta giro informalean euskara praktikatzeko aukera ematen duena, bestetik Gurasoak Berbetan familia-giroa euskalduntzea helburua duena eta, azkenik, Ongietorri euskarara eta euskal kulturara hurbildu nahi dutenei eskainitakoa.