BERBETANek aurkezpen jendetsua izan zuen
2016/09/14
17:32
eta kitto!
Iaz bezala, udaletxeko Pleno Aretoan eman genion hasiera atzo, martitzena, BERBETAN ikasturteari. Aurten, ezagunak diren BERBETAN OROKORRA, GURASOAK BERBETAN eta DENDARIAK ETA OSTALARIAK BERBETAN euskara praktikatzeko talde edota guneetaz gain ONGI ETORRI BERBETAN harrrera eta elkarbizitzarako programa ere aurkeztu dugu.
Eibarko Udalaren izenean, Patxi Lejardi Euskara eta Kultura Zinegotziak eta Idoia Sarasketa Gizartekintzako Zinegotziak hartu zuten hitza. Biek nabarmendu zuten BERBETAN Eibarko ezaugarri eta behar soziokultural eta linguistikoei erantzuteko diseinatuta dagoen heinean eraginkorra izango dela konfidantza dutela. Ildo beretik jarraitu zuen Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko Zuzendaria den Jokin Azkuek ere. BERBETAN programa urtetik urtera behar espezifikoei egokitzeko egindako esfortzua nabarmendu zuen. Euskararen erabilera arlo akademikoa gainditu eta arlo sozialean hedatzeko baliagarria den tresna dela apimarratu zuen.
…eta kitto! Euskara Elkartearen aldetik programa hau garatzeko orduan instituzioen babesaz gain herritar, herriko elkarte, kirol talde, ikastetxe, kultur elkarte, denda, taberna… etabarren elkarlana, partaidetza eta babesa ezinbestekoak direla azpimarratu nahi izan genuen.
Berbetanek 2015/2016 ikasturtean izan duen garapenaren berri eman ostean, 2017rako erronkak edo helburuak ere azaldu zituzten …eta kitto!ko teknikariek.
Ostean, Marian Pacheco (GURASOAK BERBETANeko partaidea), Julio Zevallos (GURASOAK BERBETANeko partaidea), Mikel Azpiroz (BERBETAN OROKORREKO partaidea), Jone Morras (Immigrazio Teknikaria) eta Mballo Ndiyae-k (Senegal Elkarteko kidea) euren iritzi eta esperientzien berri eman ziguten.
Berbetanek garapen handia izan du
2002an euskara praktikatzeko guneak eta taldeak eskaintzeko asmoarekin sortu zen proiektua garatuz eta herriko behar eta ezaugarriei moldatuz joan da. Gaur egun, euskararen erabilera bultzatzeko, euskal kulturara hurbiltzeko, euskara esparru sozial eta ekonomiko berrietara hedatzeko eta herritarren arteko harreman sareak zabaldu eta elkarbizitza sustatzeko proiektua da.
Ia hamabost urteko ibilbidea egin dugu eta urte guzti hauetan euskara praktikatzeko aukerak zabaltzen joan gara; horretarako propio sortutako taldeetan (BERBETAN OROKORRA), guraso talde/lagunarteetan (GURASOAK BERBETAN), edota herriko denda eta tabernetan (DENDARIAK ETA OSTALARIAK BERBETAN).
2016/2017 ikasturtean beste pausotxo bat eman nahi izan dugu kultur aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko, ONGI ETORRI BERBETANera programarekin. Euskara eta euskal kultura banatzen gaituen zerbait izan beharrean elkarbizitzarako zubia izan dadin.
PARTE-HARTZAILEEN TESTIGANTZA ETA IRITZIAK
MARIAN PACHECO (Gurasoak Berbetaneko partaidea)
“Esperientzia paregabea izan da niretzat, euskara beldur barik erabili, lagun berriak egin eta oso ondo pasatzeko aukera eskaintzen duen programa da. Erraza da parte hartzea, ez duzulako beste munduko ezer egin behar eta aldi berean oso betegarria delako”
Marian Pacheco
JULIO ZEVALLOS (Gurasoak Berbetaneko partaidea)
“Ni Perutik etorri nintzen Eibarrera, Urkizura hain zuzen ere. Seme-alabak ditut eta bai geu zein seme-alabek integratuta egotea nahi genuen. Emaztea eta biok izena eman genuen euskaltegian eta parkera joaten ginean guraso euskaldunekin elkartzen ginen. Gure kasuan talde naturala erabili dugu, gure ohiko lagunekin mintzapraktika egiteko”
Julio Zevallos
MIKEL AZPIROZ (Berbetan Orokorreko partaidea)
“Euskara praktikatzeko beharra edo gogoa dutenekin, hau da gizartearekin konpromisoa hartu behar dugu euskaldunok. Esfortzua egiten duten horiei erraztasunak ipini eta ezer gutxi kostatzen da astean tartetxo bat hartu eta kafe edo zurito bat hartzea. Denborarekin lagunak bihurtzen dira, beste koadrillatxo bat egiten duzu eta ekintza osagarrietan parte hartzeaz gain, beste plan batzuk ere egiten ditugu; afariak, irteeraren bat… Koadrilla normal batek egingo luken bezala”
Mikel Azpiroz
MBALLO NDIYAE (Senegal Elkarteko kidea)
“Elkarrekin gauzak egin, eibarko gizartean integratu eta parte hartzeko gogoz beteta gaude. Baina ez da erraza guretzat, dena da desberdina; kultura, hizkuntza, ohiturak, eguraldia,… Hala ere, programa hone bitartez, lagun berriak ezagutu eta gure auzoan, zein herrian elkarbizitza hobetuko dela uste dut”
Mballlo Ndiyae