Berdinketa futbol zaletuaren ligako lehen bi sailkatuen artean
Bergara Pneumatikoak eta Malape Taberna taldeek bina berdindu zuten larunbatean
2026/11/16
16:41
Ekhi Belar Errasti
Futbol zaletuaren ligako lehen bi sailkatuen arteko partida jokatu zen larunbatean, azaroak 14, Unben. Bergara Pneumatikoak eta Malape Taberna aritu ziren nor baino nor eta bina amaitu zuten. Gauzak horrela, Bergarak lidergoan jarraitzen du eta bost puntura dago Malape.
Sailkapeneko beheko postuetan, azken bi sailkatuek elkarren aurka jokatu zuten eta euren arteko partida ere berdinduta gelditu zen, 1-1. Horrela, Baserrik eta Limpiezas Rueda taldeek lau punturekin jarraitzen dute berdinduta.
Emaitzak
- Adahi Etxegi 4- 2 Athlete Terraza
- Xania Taberna 4 - 1 Garajes Garcia
- Malape Taberna 2 - 2 Bergara Pneumatikoak
- Bar Marem 1 - 5 Kalaka Buenos Aires
- Limpiezas Rueda 1 - 1 Baserri
Sailkapena
- Bergara Pneumatikoak, 19 puntu
- Malape Taberna, 14 puntu
- Xania Taberna, 13 puntu
- Adahi Etxegi, 12 puntu
- Garajes Garcia, 10 puntu
- Kalaka Buenos Aires, 10 puntu
- Bar Marem, 6 puntu
- Athlete Terraza, 6 puntu
- Limpiezas Rueda, 4 puntu
- Baserri, 4 puntu
Hurrengo jardunaldia
- Azaroak 21, 09:00: Malape Taberna – Baserri
- Azaroak 21, 09:00: Xania Taberna - Kalaka Buenos Aires (goiko zelaian)
- Azaroak 21, 10:30: Bar Marem - Athlete Terraza
- Azaroak 22, 09:00: Garajes Garcia - Bergara Pneumatikoak
- Azaroak 22, 10:30: Adahi Etxegi - Limpiezas Rueda
