Kopan aurrera egin ondoren, Ligako lehiara itzuliko da berriz SD Eibar
Jokin Aranbarriren taldeak Cadiz hartuko du igandean, 18:30ean, Ipuruan
2026/11/12
12:39
Ekhi Belar Errasti
Kopako lehen kanporaketa partida birritan atzeratu ondoren, SD Eibar-ek asteazkenean jokatu zuen CD Pamplona-ren aurka. Jokin Aranbarrik ez ohiko hamaikakoa zelairatu zuen, orain arte minutu gutxi jokatu dutenekin, baina futbolariek oso ondo erantzun zuten eta Eibar 0-3 gailendu zen.
Javi Martonek sartu zuen lehen gola, 2. minutuan, eta Jon Magunazelaiak birritan zulatu zuen nafarren atea, Eibarri hurrengo kanporaketarako txartela emanez.
Joan den asteburuan Jesus de Miguel futbolariaren heriotzagatik bere partida atzeratu ondoren, Eibar Hypermotion Ligako lehiara itzuliko da berriz igandean, azaroak 15. Cadiz hartuko du Ipuruan, 18:30ean, goiko postuei eutsi asmoz.