Venezuelako selekzioak Areitioko kirol-hirian entrenatu du

Espainiako Futbol Federazioak 2030eko Munduko Txapelketarako egoitza subsidiario izendatu du Areitio
Venezuelako selekzioak Areitioko kirol-hirian entrenatu du
2026/11/13 13:35
Ekhi Belar Errasti

Venezuelako futbol selekzioak Areitioko Kirol Hiria aukeratu du larunbateko partida prestatzeko. Oswaldo Vizcarrondok zuzentzen duen taldeak SD Eibarren instalazioetan entrenamendua egin zuen atzo, osteguna, San Mamesen Euskal Selekzioaren aurka jokatuko duen neurketari begira.

SD Eibar-ek dioenez, Areitiok maila goreneko futbol talde baten lanerako behar dituen baliabide guztiak biltzen ditu. Errendimendu Handiko Eraikinak entrenamendu-zelaietarako sarbide zuzena du, eta hiru solairutan banatuta dauden 3.000 metro koadroko instalazioak eskaintzen ditu: aldagelak, gimnasioa, ur-eremua, fisioterapia-gunea eta atseden hartzeko espazioak.

Gainera, Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) 2030eko Munduko Txapelketarako egoitza subsidiario izendatu du Areitio. Horrek esan nahi du txapelketan parte hartuko duten selekzioetako baten entrenamendu-esparru nagusia izateko hautagai dela.