Bergara Pneumatikoak taldeak sendo jarraitzen du futbol zaletuaren ligan

Datorren asteburuan, lehen bi sailkatuek elkarren aurka jokatuko dute
Bergara Pneumatikoak taldeak sendo jarraitzen du futbol zaletuaren ligan
2026/11/09 11:38
Ekhi Belar Errasti

Futbol zaletuaren ligako seigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan, Unben. Bergara Pneumatikoak liderrak nagusitasun osoa erakutsi zuen bere partidan eta 1-7 gailendu zitzaion Limpiezas Rueda taldeari.

Malape Taberna du jarraika, bakarrik orain, atzean utzi baititu Xania Taberna eta Garajes Garcia. Hain zuzen ere, Malapek 2-1 irabazi zion Garajes Garciari eta Xaniak 4-5 galdu zuen Bar Maremen aurka.

Datorren asteburuan lehen bi sailkatuek elkarren aurka jokatuko dute, larunbatean, azaroak 14, 09:00etan, Unbeko beheko zelaian.

 

Emaitzak

  • Malape Taberna 2 - 1 Garajes Garcia
  • Adahi Etxegi 3- 1 Kalaka Buenos Aires
  • Xania Taberna 4 - 5 Bar Marem
  • Limpiezas Rueda 1 - 7 Bergara Pneumatikoak
  • Baserri 2 - 5 Athlete Terraza

 

Sailkapena

  1. Bergara Pneumatikoak, 18 puntu
  2. Malape Taberna, 13 puntu
  3. Xania Taberna, 10 puntu
  4. Garajes Garcia, 10 puntu
  5. Adahi Etxegi, 9 puntu
  6. Kalaka Buenos Aires, 7 puntu
  7. Bar Marem, 6 puntu
  8. Athlete Terraza, 6 puntu
  9. Limpiezas Rueda, 3 puntu
  10. Baserri, 3 puntu

 

Hurrengo jardunaldia

  • Azaroak 14, 09:00: Malape Taberna - Bergara Pneumatikoak
  • Azaroak 14, 09:00: Adahi Etxegi - Athlete Terraza (goiko zelaian)
  • Azaroak 14, 10:30: Xania Taberna - Garajes Garcia
  • Azaroak 15, 09:00: Bar Marem - Kalaka Buenos Aires
  • Azaroak 15, 10:30: Limpiezas Rueda - Baserri