Eibartarrak izan ziren nagusi Euskal Herriko Hiru Txirlo Txapelketako 4. jardunaldian
Larunbatean, azaroak 7, Euskal Herriko Hiru Txirlo Txapelketaren laugarren jardunaldia jokatu zen Bergarako San Joxepe bolatokian eta eibartarrak izan ziren jaun eta jabe. Asola Berri taldeko Garikoitz Rodriguez izan zen irabazlea zortzi txirlorekin eta bigarren Ganix anaia sailkatu zen zazpi txirlorekin.
Hirugarren postuan San Miguel taldeko Xabier Loiola elgoibartarra izan zen sei txirlorekin eta laugarren beste eibartar bat, Bergara taldearekin jokatzen duen Anartz Esteban. Bosgarren Asier Azkarate taldekidea sailkatu zen eta seigarren San Migel taldearekin jokatzen duen Jon Ibarluzea eibartarra.
Txapelketaren bosgarren jardunaldia Markinako Barinaga bolatokian jokatuko da, larunbatean, azaroak 14. Finala jokatu aurreko azken tiraldia izango da.

