Gipuzkoako Kirolgala abenduaren 11n egingo da Coliseo antzokian
Kirolgala 2026 abenduaren 11n egingo da, 19:30ean, Coliseo antzokian. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol departamentuak antolatuta, eta Eibarko Udalaren laguntzarekin, urtean zehar lurraldeko kirolean egindako lorpenak, ibilbideak eta balioak aitortuko dituzte.
Aurtengo edizioaren harira, Aldundiak urteko kirolaririk onena aukeratzeko herri-bozketa irekiko du bihar, azaroaren 6an, 7:30ean. Herritarrek esteka honetan eman ahal izango dute botoa. Aipatzekoa da Mikel Oyarzabal futbolari eibartarra eta Tania Nagornaia Ipurua gimnasia erritmikoko klubeko entrenatzailea aurkitzen direla zerrendan.
Ekitaldian, dagoeneko Kirolgalan errotuta dauden sari nagusiak banatuko dituzte: Gipuzkoa Kirola Emakumeak eta Gizonak, Kirol Konpromisoaren Saria, Distira Saria eta Enpresa Saria.
Gainera, urtean zehar Gipuzkoako klubek eta kirolariek lortutako arrakastak aitortuko dituzte, arreta berezia eskainiz Neguko Olinpiar Jokoetan lurraldeak izan duen ordezkaritzari eta nazioarteko lehiaketetan podiumera iritsi diren kirolariei.


