Bertha Gaztelumendiren “Volar” dokumentala eskainiko dute barixakuan Andretxean
Genero-indarkeriatik bizirik atera diren bederatzi emakumeren lekukotasunak biltzen ditu dokumentalak
2024/11/13
13:05
eta kitto!
Azaroaren 15ean (barixakua) izango da Pagatxak antolatutako Emakumeen Istorioak bideo-forumaren hurrengo saioa, 18:00etatik 19:30era Andretxean (Isasi, 11). Pagatxa elkartearen eskutik egingo den saioan "Volar" izenburuko dokumentala emango dute eta bideoan parte hartu duten bi emakumeren testigantza egongo da.
Bertha Gaztelumendik zuzendutako lan horrek genero-indarkeriatik bizirik atera diren bederatzi emakumeren lekukotasunak biltzen ditu. Proiekzioa amaitu eta jarraian, Patricia Perex Cotok dinamizatutako solasaldia egingo da.
Pagatxatik gogoratzen dutenez, sarrera librea da, doakoa, eta "betiko moduan nahi duten guztiak gerturatu daitezke dokumentala ikustera, non itxaropen-mezua helarazten diguten borrokalari erresilienteen testigantzak ezagutu ahal izango ditugun".
Argazkia: zinea.eus