Bidegorrian ezarritako argiztapen berriak kontsumoan %60 aurreztea ahalbidetzen du
Omexom enpresak ezarritako argiztapen sistemak 389.000 euroko inbertsioa izan du
2024/09/25
09:47
eta kitto!
Eibar eta Elgoibar lotzen dituen bidegorrian Gipuzkoako Foru Aldundiak kokatu duen argiztapen berriak kontsumo elektrikoa %60an jaistea ahalbidetuko du. Vinci Energies Spain konpainiaren Omexom enpresak ezarritako argiztapen sistemak 389.000 euroko inbertsioa izan du, Diputazioak finantzatutakoa osotasunean.
Sistemak eraginkortasun energetikoari erantzuten dio eta ezaugarri berritzaile asko bereganatu ditu. Enpresatik azaldutakoaren arabera, “argiztapen-sistemak automatikoki ixotzeko LED teknologia erabiltzen du, erloju astronomiko batek kontrolatzen duena”. Erloju horrek argiaren intentsitatea erregulatzen du, eguzkia atera eta erretiratze orduen arabera, argi naturalaren erabilera optimizatuz.