[BIDEOA] Eibarren hiru etxegabetze gertatzeko arriskua dagoela salatu dute
2022/07/14
14:36
eta kitto!
Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak eta Sadaqa Elkarteak agerraldia egin zuten atzo arratsaldean, Eibarren hiru lagun etxegabetzeko arriskuan daudela salatzeko. Azaldutakoaren arabera, “arrazoi ezberdinak medio, pertsona hauek zaurgarritasun egoeran daude: lana galdu izanagatik, prestazio sozialak ukatu zaizkielako eta bizitzaren garestitzeagatik. Hala, errentzatzaileak tranpa juridiko eta mekanismo judizial ugari erabiltzen ari dira, pertsona hauek etxe gabe uzteko”. Irtenbiderik aurkitu ezean, pertsona horiek beraien etxeetatik kanpora botako dituztela ohartarazi zuten agerraldian, etxegabetzeak “era isilean” egingo liratekeela azpimarratuta, maizterrak bi elkarte hauengana laguntza eske joan izan ez balira.
Diotenez, azken urteotan larriagotu den krisiaren eraginez, biztanleriaren gero eta sektore gehiago pobretzen ari dira eta bizitzaren garestitzea orokorra eta etengabea da: “Etxebizitzaren kasuan Hego Euskal Herrian alokairuaren prezioa %30 baino gehiago igo da azkenbost urteotan, %40 Nafarroan. EAEn eraikitako etxebizitzen prezioa ia %17 igo da denbora tarte berean. Babes sozialeko etxebizitzen prezioak ere etengabe egin du gora. Bitartean, PIB sarrerak, besteak beste soldatak eta prestazio sozialak, ez dira apenas igo”. Gauzak horrela, “gero eta jende gehiagok dauzka zailtasunak etxebizitzaren gastuei aurre egiteko eta etxegabetzeak izateko arriskua areagotu da”. Gogoratu zutenez, “2015ean Udalak Eibar etxegabetze bariko hiri izendatu zuen bere burua, eta horrek ez du ordutik gertatutako hamarnaka etxegabetze gertatzea ekidin”. Aurrera begira mobilizazioak iragarri dituzte, adi egoteko gaineratuta.