Bigarren Eskuko Azoka eta haurrentzako tailerrak egingo dira bihar Errebal Plazan
2022/12/16
20:47
eta kitto!
Bihar goizean Gabonetako Bigarren Eskuko Azoka egingo da Errebalen, 10:00etatik 14:00etara, Udalaren eskutik. Antolatzaileen berbetan, “objektuek bigarren bizitza bat izan dezaketela eta beste pertsona batzuek berrerabil ditzaketela” kontzientziatzeko helburua du ekimenak eta, azokaz gaian, haurrentzako bi tailer eskainiko dira, material birziklatuekin Gabonetako apaingarriak sortzeko. Tailerrak 11:30ean hasi eta 14:00etan amaituko dira eta 25 minutuko iraupena izango dute. Plazak mugatuak direnez, bost txanda egongo dira aukeran, 11:30etik 13:30era arte (bihar bertan erreserbatuko da txanda, Errebalen).