Bigarren eskuko bizikleta azoka ipiniko dute zapatu goizean Untzagan

Mugikortasunaren Europako Astearen harira antolatu du Udalak.
Bigarren eskuko bizikleta azoka ipiniko dute zapatu goizean Untzagan
2025/09/19 11:30
eta kitto!

Udalak, Ingurumen Sailaren bitartez, Mugikortasunaren Europako Astearekin bat egin du. “Mugikortasuna guztiontzat” da aurtengo lema eta, horren harira, bigarren eskuko bizikleten azoka egingo da bihar, 10:00etatik 14:00etara Untzagan. Gainera, Klub Deportiboak bizikletak konpontzeko tailerra ipiniko du, Untzagan bertan, konponketa txikiak dohainik egiteko. Arratsaldean, berriz, bide-heziketa zirkuitua eta ginkana egingo dira, haurrentzat. Bestetik, irailaren 22an, Autorik Gabeko Eguna ospatzeko, Udalbusa doakoa izango da.