EAE-ko Lanbide Heziketako ikasleek sortutako zerbitzu eta produktuen Ikasenpresa Azoka egingo da bihar Untzagan
2017/02/15
10:31
eta kitto!
Bihar, eguena (otsailak 16), VI. Ikasenpresa Azoka egingo da Eibarren, Untzagan egongo diren bi karpatan. Tknikak koordinatuta, Lanbide Heziketako ikasleen artean kultura ekintzailea bultzatzeko asmoarekin garatzen den heziketa proiektua da Ikasenpresa eta azoka ere horri lotuta antolatzen dute.
Azoka 10:30etik 13:30era ikusteko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. Betiko moduan, Lanbide Heziketako ikasleak sortutako era guztietako produktu eta zerbitzuak eskainiko dituzte: 207 Ikasenpresa izango dira guztira, karpa bitan banatuta. Antolatzaileek emandako datuen arabera, ikasturte honetan 600 Ikasenpresatik gora sortu dituzte EAE-ko 73 Lanbide Heziketa zentrutan eta horien inguruan 4.000 bat ikaslek eta 170 irakasle inguruk jardun dute lanean.
Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.