Altxa Burua mugimenduak I. Topaketa Orokorra egingo du Eibarren, urriaren 25ean

Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako taldeak elkartuko dira Eibarko Hezkuntza Esparruan. Topaketa irekia izango da, beraz herritar guztiak daude gonbidatuta goiz osoa hartuko duen ekitaldian parte hartzera.
Altxa Burua mugimenduak I. Topaketa Orokorra egingo du Eibarren, urriaren 25ean
2025/10/16 11:39
eta kitto!

Altxa Burua mugimenduak lehenengo Topaketa Orokorra egingo du urriaren 25ean, zapatua, eta Eibar aukeratu dute elkargune gisa. Zehazki Eibarko Hezkuntza esparruan izango da, 09:45etik 13:00etara. Bertan izango dira Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako herrietako taldeak, eta ekitaldi irekia izango denez, herritar guztiak daude gonbidatuta bertaratzeko. Eibarko taldea ere bertan izango da 

Egitarau hemen ikus dezakezue: