Bihar goizean Zumbatoi Morea egingo da Errebal Plazan, Neledantza eta ND21-en eskutik

Bihar goizean Zumbatoi Morea egingo da Errebal Plazan, Neledantza eta ND21-en eskutik
2024/03/08 15:03
eta kitto!

Bihar goizean Neledantza eta ND21-ek dinamizatutako Zumbatoi Morea egingo da Errebal Plazan, 11:00etatik 12:30era. Emakume guztientzako doako zumba saioa izango da, “adin eta maila guztietara zuzendua. Aurtengo gai nagusiari (zaintzak) buruzko aurkezpen eta hausnarketa labur batekin hasiko gara. Jarraian, hainbat irakaslek gidatutako zumba saioa hasiko da”. Gainera, nahi duten guztiek zaintzarekin lotutako gogoetak, esperientziak edo hitzak partekatu ahal izango dituzte, zumbatoiari amaiera emango dion “Zuhaitz lilan”. Eibarko Martxoak 8 lantaldealdeak antolatu du ekintza, Martxoaren 8ko programazioaren baitan.