Bihar hasiko dira Eibarko Antzerki Jardunaldiak,Toni Acosta eta Juan Carlos Rubioren solasaldiarekin
Solasaldia Irene Hernando aktore eibartarrak aurkeztuko du, eta sarrera doan izango da
2025/02/24
16:53
eta kitto!
Bihar, otsailak 25, hasi eta apirilaren 11n amaituko dira 48. Eibarko Antzerki Jardunaldiak. Beti bezala, egitarau zabala antolatu du Eibarko Udalak. Bihar Coliseo antzokian egingo den inaugurazio-ekitaldian Toni Acostak eta Juan Carlos Rubiok izango dute Jardunaldiak zabaltzeko ardura. Ekitaldia 19:00etan izango da. Solasaldia Irene Hernando aktore eibartarrak aurkeztuko du, eta sarrera doan izango da. Antzerkiak egoera desberdinetara egokitzeko duen gaitasunari buruzkoa izango da solasaldia, eta "Harremanak" titulua izango du.