Bihar zabalduko dute Gabonetako XXI. artisau azoka
2025/12/16
12:48
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Bihar (abenduak 17) irekiko dute Gabonetako XXI. azoka Untzagan. ‘Eibart’ Eibarko artisauen taldeak antolatzen du urtero, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa eta Eibarko Udalaren laguntzarekin. Urtarrilaren 5era bitarte egongo da zabalik, goizez zein arratsaldez (11:00 - 14:00 // 17:00 - 20:30).
Aurten ondorengoak izango dira postua jarriko duten artisauak: Hartara, Eskune, Zugehini, Mirartilustracions, Eskulan, Ione Martínez Diseinuk, Isabel Orozco eta Amaraun Makrame.