"Bihotz, bi hots, bi txotx!" bakarrizketa komikoa eskainiko du Garazi San Martinek eguenean Andretxean

Bakarrizketa hau lehenengo pertsonan idatzita dago. Garazik bere maitasun istorioak kontatuko ditu, umorea ardatz nagusia izanik. Dena bizipen "bollero" batetik.
"Bihotz, bi hots, bi txotx!" bakarrizketa komikoa eskainiko du Garazi San Martinek eguenean Andretxean
2025/06/16 09:52
eta kitto!

Garazi San Martin `Garawi Cejota´ren "Bihotz, bi hots, bi txotx!" bakarrizketa komikoa hartuko du ostegun honetan, ekainak 19, Andretxeak, 18:00etatik aurrera. "Bihotz kontutan burua galtzen dut maiz. Zein ez da galdu inoiz maitasun kontutan?", dio altore eta umoregileak

Bakarrizketa hau lehenengo pertsonan idatzita dago. Garazik bere maitasun istorioak kontatuko ditu umorea ardatz nagusia izanik. Maitasun erromantikoari kritika sakona da, eta horren ildora hainbat gai ukituko ditu: polimaitasuna, espazioen gestioa, mugak, sare sozialak... Dena bizipen "bollero" batetik.