Bingoan ibili dira aste honetan ere guraso berbalagunak eta haien familiak
2020/05/13
17:25
eta kitto!
Arratsaldeko zazpiak puntuan, etxeko txikienek kalera irteteko duten ordutegia amaitu eta berehala ekin zioten martitzenean aste honetako bingo-saioari. Adi-adi denok, nork bere kartoia eskuetan, eta hasi ziren arratsaldeko lehenengo zenbakiak irteten. Oraingoan ere bi jokaldi izan ziren; lehenengoan Ekhi izan zen lerroa osatzen lehena eta bingo ere berak egin zuen; eta bigarren jokaldian, berriz, bi neskarentzat izan ziren sariak: Jonek osatu zuen lerroa lehenengo eta Norak lortu zuen bingo egitea.
Datorren astean ere beste saiotxo bat izango dute.
Datorren astean ere beste saiotxo bat izango dute.