Establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik
Eibarko hizkuntza-paisaian euskararen presentzia handitzeko asmoz, establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza deialdia egin du Eibarko Udalak. Dirulaguntza herriko lokal komertzial, industrial eta elkarteen egoitzetara zuzenduta dago, haien irudi korporatiboa osatzen duten errotulu, inskripzio eta elementuak euskaraz edo ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz) jartzeko.
Diruz lagunduko den gastua 2025eko azaroaren 16tik 2026ko azaroaren 14ra bitartean egindakoa izan beharko da.
Dirulaguntza hiru kontzeptutarako eskatu ahal izango da: alde batetik, errotulu nagusia euskaraz edo ele bitan jartzeko; bestetik, lokalaren kanpoko eta barruko inskripzio finkoak euskaraz edo ele bitan jartzeko; eta, azkenik, irudi korporatiboko elementuak euskaraz edo ele bitan jartzeko.
Dirulaguntza eskatzeko epea azaroaren 16ra arte egongo da zabalik. Eskaerak elektronikoki egin beharko dira Udalaren webgunearen bidez, eta horretarako ziurtagiri digitala (B@K-Q, NAN elektronikoa, Izenpe txartela...) izatea beharrezkoa izango da.
Informazio gehiago eta deialdiaren oinarriak Udalaren webgunean kontsulta daitezke.