Bittor Ugarteburu bigarren izan da Ezoziako tiraldian
Urriaren 25ean, zapatuan, hiru-txirlo tiraldia egon zen Ezozian (Soraluze) eta lehia bizia izan zen bertan. Hiru lagunek lortu zituzten zazpi txirlo botatzea, tartean Asola Berriko Bittor Ugarteburuk, baina Jose Antonio Nuñez ‘Txiki’ (San Andres) izan zen irabazlea. Ugarteburu bigarren izan zen eta hirugarrena Gorka Madinabeitia (Uda).
Guztira 73 bolarik hartu zuten parte eta Asola Berriko beste ordezkari bat, Bittor Rodriguez, 6. izan zen sei txirlo botata.
Sailkapen orokorrari dagokionez, Jose Antonio Nuñez dago lehen postuan, Bittor Ugarteburu da bigarrena eta hirugarren postuan Boni Plaza dago.
Soraluzeko kanporaketa jokatu aurretik, bertako Iñaki Ariznabarreta ‘Arritxa’ oroitzeko ekitaldi hunkigarria egin zuten, alargunari eta semeari lore sorta eta plaka emanez.